sábado, 1 de diciembre de 2012

POM fitxategia

Blogaren bigarren sarrera honetan Maven proiektuen pom.xml fitxategia aztertuko dugu. Maven proiektu orok mota honetako fitxategi bat dauka gutxienez. Bere helburua, proiektua definitzea, bere izenak dioen moduan (Project Object Model).

Fitxategi honetan gauza asko konfigura daitezke. Esate baterako bere dependentziak edo proiektuak exekutatzeko beharrezkoak dituen liburutegiak. Liburutegi hauek zein biltegitik hartuko diren ere definituko dugu. Horrez gain, erabiliko diren pluginak, proiektua zabaltzeko zerbitzariak (web proiektuen kasuan) eta abar defini ditzakegu.

Hau da Maven proiektu sinple baten pom.xml fitxategi arrunta.

Hasteko modelVersion etiketa daukagu, beti 4.0.0 bezala definituko dena. Ondoren, groupId daukagu, kasu honetan proiektuaren taldea zein den azaltzen du. Normalean talde edo enpresaren izena jartzen da hemen eta proiektuaren paketeen izen eremuarekin bat etorriko da. Gero artifactId dugu, zeinean gure proiektuaren id-a jarriko dugun. Gogoratu artefaktuaren id honen bidez proiektua beste pom.xml fitxategi batetik atzitu dezakegula. Honez gain ere proiektuaren bertsioa ere adieraziko dugu. Maven-ek konpilatzerakoan nire-aplikazioa-1.0.jar fitxategia sortuko du.

Blogaren hurrengo atal batean azalduko dut nola erabili Maven Eclipse bezalako IDE batetik, baina Maven ere Windows edo Linux komando lerrotik erabili daiteke. Nire kasuan lehenengoa erabiltzen dut maizago.

Proiektua sorturik daukagunean aski litzateke mvn package bat daukagunean proiektuaren erroan kokaturik, dagokion jar fitxategia sortzeko. Fitxategi hau ezabatzeko mvn clean komandoa erabiliko dugu. Nire kasuan mvn install agindua dut gogokoen zeren eta jar fitxategia sortzeaz gain gure ordenagailuaren {home}/.m2 karpetan uzten du, horrela irekirik daukagun beste edozein proiektutik eskuratzeko moduan.

Demagun nire-aplikazioa erabiltzen duen proiektu bat dugula, nahiko sinplea ere hau ere. Ondorengo pom.xml fitxategia definituko genuke.

Ikusi nola dependentzia bat sortu dugun aurreko proiektuarekiko. Honek esan nahi du lehenengo proiektuan mvn install exekutatu ondoren gure ordenagailuan gordeko duela Mavenek sortutako jar fitxategia eta bigarren proiektu honetan agindu bera exekutatzerakoan Mavenek automatikoki gordetakoa erabiliko duela proiektu berria eraikitzeko. Benetan azkarra!

Hurrengo sarreretan dependentzia hauek atzitzeko eran eta Maven proiektuaren egituran gehiago sakonduko naiz, hurren arte!

Erreferentziak

No hay comentarios:

Publicar un comentario